LibreOfficeDev 25.8 laguntza
LibreOfficeDev aplikazioak Microsoft Office fitxategi-formatuko dokumentuak ireki eta gorde ditzake, baita Microsoft Open XML formatukoak ere.
Aukeratu Fitxategia - Ireki. Hautatu Microsoft Office fitxategi bat fitxategia irekitzeko LibreOfficeDev elkarrizketa-koadroan.
| MS Office fitxategia... | ...LibreOfficeDev modulu honetan irekiko da | 
|---|---|
| Microsoft Word, *.doc, *.docx | LibreOfficeDev Writer | 
| Microsoft Excel, *.xls, *.xlsx | LibreOfficeDev Calc | 
| Microsoft PowerPoint, *.ppt, *.pps, *.pptx | LibreOfficeDev Impress | 
Hautatu Fitxategia - Gorde honela.
Fitxategi mota koadroan, hautatu Microsoft Office fitxategi-formatua.
Aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra.
Fitxategi-formatu lehenetsia eta ODF ezarpenak arean, lehenik hautatu dokumentu mota bat, eta gero, gordetzeko erabili nahi duzun fitxategi mota.
Hemendik aurrera, dokumentu bat gordetzean, Fitxategi mota zure aukeraren arabera ezarriko da. Fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroan beste fitxategi mota bat hauta dezakezu, noski.
'Dokumentu-bihurtzailea' morroiak OpenDocument fitxategi-formatuan gordeko ditu Microsoft Office fitxategi guztiak, LibreOfficeDev dokumentuen karpeta batean. Irakurri beharreko karpeta eta bihurtutako fitxategiak zein karpetetan gorde behar diren zehaztu dezakezu.
Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Dokumentu-bihurtzailea morroia abiarazteko.
Kasu gutxi batzuk salbu, Microsoft Office-k eta LibreOfficeDev(e)k ezin dute makro-kode bera exekutatu. Microsoft Office-k VBA (Visual Basic for Applications) kodea erabiltzen du, eta LibreOfficeDev(e)k LibreOfficeDev API (Application Program Interface) ingurunean oinarrituriko Basic kodea erabiltzen du. Programazio-lengoaia bera bada ere, objektuak eta metodoak desberdinak dira.
LibreOfficeDev bertsio berrienek Excel Visual Basic script batzuk exekutatu ditzakete, eginbide hori gaitzen baduzu aukeran.
Aplikazio horietako batean makroak erabiltzen badituzu eta funtzionalitate bera beste aplikazioan erabili nahi baduzu, makroak editatu behar dituzu. LibreOfficeDev aplikazioak Microsoft Office fitxategietako makroak kargatu ditzake, eta horiek makro-kodean ikusi eta edita ditzakezu LibreOfficeDev aplikazioko Basic IDE editorean.
Ireki VBA makro-kodea duen Microsoft Office dokumentua. Alda itzazu eduki arruntak soilik (testua, gelaxkak, irudiak), eta ez editatu makroak. Gorde dokumentua Microsoft Office fitxategi mota gisa. Ireki fitxategia Microsoft Office-n eta VBA makroak lehen bezala exekutatuko dira.
VBA makroak Microsoft Office fitxategitik ezaba ditzakezu fitxategia kargatzean edo gordetzean.
Aukeratu - Kargatu/gorde - VBA propietateak LibreOfficeDev aplikazioak VBA makroak nola kudeatuko dituen ezartzeko.